Eduki nabarmenak
"Gastronomadak" Guardian izango dira igande honetan, 22:00etan ETB1 eta eitb.eus-en
EITB Media
Horrez gain, kirolez beteriko eguna ETB1 eta ETB4n eta "Vascos por el Mundo" Eslovenian ETB2n.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kirolak ETB1en, ETB4n eta eitb.eus-en
Goizeko 11:15ean hasiko da igandeko kirol eskaintza estropadekin: Santurtziko Ikurrina izango dute jokoan, lehendabizi Euskotren Ligako arraunlariek eta ondoren Eusko Label Ligakoek.
15:00etan, txirrindularitzaren txanda izango da: Getxoko Sari Nagusia ikusi ahal izango da eta segidan Poloniako Tourreko 2.etapa (Leszno/Karpacz).
Igandeko pilota emankizuna 17:15ean hasiko da ETB4n eta 18:00etatik aurrera ETB1en jarraituko du. Lekunberritik bi partida hauek izango dira ikusgai: P. Etxeberria-Bikuña / Mata-Martija eta Caixabank Masterseko Elordi-Albisu / Ezkurdia-Mariezkurrena II.
Gastronomadak - 22:00etan ETB1 eta eitb.eus-en
Aste honetan, Arabako Errioxako hiribildua izango dute geltoki Egoitz Txurruka eta Javi Riverok: Guardia. Bertan, lehiakideek itsuka egindako dastaketan probatutako bi plater hauek kozinatu beharko dituzte: ajoarrieroz betetako piperrak eta sagar eta ardo crumblea. Talde berdean, Silvia Gonzalez eta Ainhoa Zabalza hondarribiarrak izango dira; talde gorrian Jokin Salaberri balmasedarra eta Xabi Zubiaga sodupetarra, eta talde urdinean, Libana Taboada oriotarra eta Irune Crespo donostiarra.
Vascos por el Mundo: Eslovenia - 22:15ean ETB2 eta eitb.eus-en
Aste honetan Ione Pinilla erreportariak eta Joaquin Rodríguez kamera operadoreak Eslovenia bisitatuko dute, kostaldeko paisaia eta mendia uztartzen dituen herrialdea, Euskadirekin antzekotasun handiak dituena. Bertan, Ion Gutierrez, Adriana Ayarra, Ibon Peral eta Eneko Madorran euskaldunak ezagutuko dituzte, euren istorioak kontatu eta herrialdeko hainbat txoko erakutsiko dizkietenak.