Aurrerapena
Ustekabeko bi bisita izango dira, gaur, ‘Goenkale’n
Luis, Sabinoren aita Arraldera itzuliko da, baita Esther ere. Gainera, Asuni lapurtutako bitxien auzia agerian geldituko da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ustekabeko bi bisita izango dira Arralden, 'Goenkale' telesailaren gaurko atalean, eta zenbait familiaren egunerokotasuna hankaz gora jarriko da. Batetik, Luis iritsiko da, Asunen anaia eta Sabinoren aita. Gaixorik dago, eta, duela 40 urte Ameriketara joan bazen ere, senideen zaintzapean egoteko asmotan etorri da. Haserrealdiak ugariak izango dira.
Bestetik, Esther itzuliko da. Betiko martxan etorriko da, zenbat denborarako eta zertarako datorren azaldu gabe. Lukas urduri dago, euren artean gertatutakoa konta dezakeen beldur baita.
Bestalde, Asuni lapurtutako bitxien auzia agerian geldituko da. Kandidok salatuegin du, senideekin daukan harremana gehiago okertzeko arriskua badaukaere; izan ere, gizalegez jokatu nahi du, eta ez zaizkio horrek ekarrikodizkion ondorioak inporta.
Azkenik, Kandidok eta Aliziak elkarrekin egun batzuk igaro nahi dituzte, biek bakarrik, euren harremana sendotzeko. Baina bikote horrek beti izaten du oztoporen bat.