22:00etatik aurrera
'Al Rescate' umorezko saio berezia, Gabon Gauean, ETB-2n
Gorka Otxoak, Santi Ugaldek, Asier Hormazak eta Oscar Terolek Gabon gauerako saio berezi bat prestatuko dute: El efecto berberecho.
'Al Rescate' umorezko saioa egongo da ikusgai ETB-2n Gabon Gauean, Gorka Otxoa, Santi Ugalde, Asier Hormaza eta Oscar Terol aktoreen eskutik. Egun horretarako espresuki egindako programan, Iñigo Urkulluk mundu osoan arrakasta handia izan duen dantza egingo du.
'Al Rescate' saioaren El efecto berberecho atalean, Euskadin berriz ere Lehendakari konstituzionalista bat noiz izango dugun azalduko dute. Horrez gain, Euskadin gaztelania defendatzeko sortu den lehen elkartea ezagutuko dugu; Gorkaren, Santiren, Asierren eta Oscarren amak bueltan izango dira; amama Kontxuk, beti bezala, bere pentsamendu guztiak helaraziko ditu; Aldabaeneako auzokideak iruzur egiten harrapatuko dituzte; eta bankuetako langile azkar batzuek 'glamourrez' beteriko jaiak izateko aholkuak emango dizkigute.
Krisiak Olentzeroren lanean izan duen eragina ere ezagutuko dugu Oscar Terolek zuzendu eta Orio Produkzioak eta ETBk ekoitzitako saioan. 'Al Rescate' 22:00etatik aurrera izango da ikusgai ETB-2n abenduaren 24an.