Ostiral honetan
Ignacio Zubiri Ogasun katedradunari elkarrizketa, 'Egun On Euskadi'n
A.H.
EITB
Gonbidatua Euskadik bizi duen egoera ekonomikoaz arituko da eta gobernu berriak izango dituen erronkak aztertuko ditu.
Ostiralean, Ignacio Zubiri Ogasun katedraduna ETB-2ko 'Egun On Euskadi' albistegian izango da. Aitzol Zubizarretaren galderei erantzungo die, eta Euskadiko egoera ekonomikoa aztertuko du. Horrez gain, gobernu berriak ekonomiaren arloan izango dituen erronkak aletuko ditu.
Bestalde, Ana Garbati, Miriam Vazquez eta Chelo Aparicio kolaboratzaileak solasaldi mahaiaren bilduko dira eta Vanessa Sanchezek eta Olaia Urtiagak eguneko albisteen berri emango dute.
'Egun On Euskadi' ostiral honetan emitituko da goizeko 08:30tik aurrera ETB-2n.