Itxi

Uztailaren 21etik 25era

Portugaleteko ‘Munduko Dantzak’ jaialdia, zuzenean, Orainen eskutik

Uztailaren 21etik 25era bitartean, La Canillako agertokiak nazioarteko taldeen emanaldiak hartuko ditu gauero, eta Orain atariak zuzenean eskainiko ditu, 21:00etatik 23:30era.

Portugaleteko ‘Munduko Dantzak’ jaialdiko irudia. Argazkia: EITB Media

Elai Alai kultur elkarteak antolatutako Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 50. edizioa hartuko du egunotan Portugaletek.
Uztailaren 21etik 25era, 21:00etatik 23:00etara bitartean, La Canilla pasealekuko agertokian Serbia, Palestina, Italia, Zeelanda Berria, Georgia, Kuba, Mexiko eta Euskadiko dantza taldeen dantzak ikusteko aukera izango dugu.

Bada, Orain atariak zuzenean emitituko du jaialdiaren gaueko ekitaldia streaming bidez, kultura atalean.

Eguneroko emanaldiez gain, aurten herrialdeen ohiko desfilea berreskuratuko dute, kulturen arteko batasuna eta zubia islatzen dituen unea, hain justu. Hemen duzu eskura jaialdiko programazioa.

Informazio gehiago (1)