Itxi

Larunbatean

Bizkaiko bertsolari txapelketa finala, zuzenean, ETB-1 eta eitb.com-en

A.H.

EITB

17:30ean hasiko da finala larunbatean. eitb.com-ek osorik eskainiko du ekitaldia eta ETB-1ek arratsaldeko 19:00etatik aurrera bat gingo du Miribillako Bilbao Arena pabilioiarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Larunbat honetan Bizkaiko Bertsolari Txapelketa finala jokatuko da Miribillako Bilbao Arena pabilioian. eitb.com-ek arratsaldeko 17:30etik aurrera emango du ekitaldiaren berri eta Interneteko erabiltzaileek finala zuzen-zuzenean jarraitzeko aukera izango dute streaming-aren bitartez. ETB-1ek bere aldetik, arratsaldeko 19:00etan bat egingo du bertsolari txapelketarekin, baita ere zuzenean.

Bizkaiko bertsolari finalean parte hartuko duten bertsolariak honako hauek izango dira: Iratxe Ibarra, Miren Amuriza, Jone Uria, Onintza Enbeita, Igor Elorza, Etxahun Lekue, Fredi Paia eta Arkaitz Estiballes, aurreko txapelketako irabazlea.

Bideoak (1)