Oihana Jauregirekin
Etorkizuneko igogailuak hizpide, 'Teknopolis' saioan
A.A.
EITB
Gertutik talean Jesus Ugalde zientzialaria ezagutuko dute.
Nolakoak izango dira etorkizuneko igogailuak? 'Teknopolis'en (G¡gaur gauean, 23:20ean, ETB-1en) etorkizun horretatik gertu samar egon daitezkeen prototipo batzuk erakutsiko dizkigute. Get up sariketako irabazleen proiektuak dira. Orona enpresak hirugarren urtez antolatu du lehiaketa, eta han, igogailuak hobetzeko ideia onenak saritu dituzte. Mugikortasuna hobetzea eta energia aurreztea dira helburuak.
Aste honetan gertutik ezagutuko dugun zientzialaria Jesus Ugalde da, Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateko irakasle eta ikertzailea, eta Jakiundeko presidentea. Ikertzaile lanetan ari denean, Kimika Kuantikoa da bere ikerketa-eremua, eta datozen minutuetan arlo horretan barneratuko dira datozen gaurko zientzialari-protagonistaren eskutik.
Antartikako izotz geruzaren bilakaera ezagutzeko NASA garatzen ari den ice Bridge ikerketa-proiektuaz jardungo dira hirugarren erreportajean. Berotegi efektuak eta klima aldaketak geruza horietan dituzten ondorio ikusgarriak aztertzen dituzte. Aurten, DC-8 hegazkin batean laborategia jarri eta 17 zientzialarik hartu dute parte azterketetan.
Ondorengo bi asteetan 'Teknopolis'en emanaldirik egongo ez bada ere, argazki-lehiaketan ez dagoela etenik. http://teknopolis.elhuyar.org/lehiaketa/ bidal daitezke lanak.
Gaur gauean, 23:20ean, ETB-1en eta asteazken gauean, 00:15ean, ETB-2n dago ikusgai 'Teknopolis' saioa, Oihana Jauregik aurkeztuta.