Itxi

Denboraldi berria

Bueltan izango da "Vaya Semanita" Gabonetatik aurrera, umore eta aktualitate gehiagorekin

"Vaya Semanita" bueltan dator. Handiro, gainera. Saioa umore onez itzuliko da, esketx berri-berriekin, eta zirikatzaile, ohiko legez: besteek pentsatu bai baina esaten ez duten hori hitz bihurtzeko ausardiaz.

"Vaya Semanita"ko esketx baten irudia. Argazkia: EITB Media

"Vaya Semanita" Gabonetan itzuliko da, klasikoak bezala: bi saio berezi emango dira etapa berri bati hasiera emateko, ETB2n eta eitb.eus-en, abenduaren 24an eta 31n. Betiko aurpegiei —Miriam Cabeza, Nerea Garmendia, Andoni Agirregomezkorta, Maribel Salas, Javi Antón eta Diego Perez— eta gainerako taldekideei bi pertsonaia berri batuko zaizkie aurten: Los Voxeadores, Pelayok eta Boscok osatutako bikote oso berezia, mundua eta batez ere politika ikusteko modu propioa azaltzeko prest datozenak. 

Itzuleraren berri emateko, iragarki deigarri bezain zirraragarria prestatu du "Vaya Semanita"ko lantaldeak, Rosaliaren Berghain bideoklipa inspirazio iturri hartuta, ohikoa duten tankeran; hau da, umoretik eta estetikatik moldatua. Omenaldi ukitua, erokeria puntua eta barre asko eragiteko gogoa; horiek dira promozio bideoaren giltzarriak. Itzultzen dena ez da programa soil bat, jarrera bat ere badator bueltan. 

Aktualitatea astuna da, eta batzuetan gainditu egiten gaitu. "Vaya Semanita"k arrazoi sinple bezain boteretsu bat du bere itzuleran: Hobe da barre egitea negar egitea baino.

 

 

Informazio gehiago (1)