ETB2
Sara Gandarak aurkezten duen "La Noche de…" saioa asteazken gauetan izango da ikusgai aurrerantzean
EITB Media
Asteazken gauero izango dugu zinemaren eta zinema izarren informazioa eman eta ondoren film bat eskaintzen duen saioa. Gau berria estreinatzeko, "Till, el crimen que lo cambió todo" pelikula izango dugu ikusgai.
Sara Gandara
"La Noche de…" ETB2ko zinema saio beteranoak emisio eguna aldatu du. "El Conquis"en abentura bikoitzari lekua utzita, aste honetatik aurrera, asteazken gauetan izango da ikusgai Sara Gandarak aurkezten duen programa. Orain arte bezala, pelikularik onenak emango ditu, eta zinemagintzaren barrunbeetan arakatzen jarraituko du, bitxikeriak eta datu interesgarriak emateko.
Lehenengo asteazken gau honetan, benetako gertakarietan oinarritutako Till, el crimen que lo cambio todo filmaren estreinaldia dakarkigu. Emmett Louis Til 1955eko udan Mississippin 14 urterekin hildako mutikoaren hilketa kontatzen du. Amak erabaki zuen hileta hilkutxa irekita ospatzea, mundu guztiak ikus zezan zein egoera lazgarrian utzi zuten semea, eta kazetariek argazkiak egin ahal izan ziezazkioten. Argazki horien eraginak bultzada handia eman zion Martin Luther King buru izango zuen Eskubide Zibilen aldeko Mugimenduari.
Sara Gandarak, pelikulari buruzko xehetasun gehiago emateaz gain, Chris Pratt eta Nastassja Kinski aktoreei buruzko bitxikeriak kontatuko ditu, besteak beste.