Itxi

Audientzia

ETSren Madrilgo kontzertuak 138.000 ikus-entzule konkistatu zituen ETBn

EITB

Iñigo Etxezarretaren taldeak Bihotzen Konkista proiektuaren baitan 16.000 lagunen aurrean eskainitako kontzertuak oihartzun handia izan du EITBn ere. Zuzenean jarraitu ez zutenentzat eta berriro ikusi nahi duten guztientzat,kontzertua ikusgai dago ETB ON eta PRIMERAN plataformetan

ETS Bihotzean Konkista kontzertuaren kartela

ETS taldeak  Bihotzen Konkista proiektuaren baitan Madrilen emandako kontzertuak erantzun zabala izan zuen EITBn eren.  Batetik, 138.000 ikus-entzulek  egin zuten bat uneren batean kontzertuarekin ETBn,  eta, bestetik, ETB ON plataforman 10.000 erreprodukzio izan ditu orain arte.  Hain juxtu, kontzertua ikusgai dago ETB ON eta PRIMERAN plataformetan.

Bihotzen Konkista, ETSk 2026an martxan jarri duen formatu handiko kultur proiektua da, Euskaditik kanpo euskara eta euskal kultura proiektatzeko helburu argiarekin.

Halaber, EITBk, Euskal ekimen handietan erreferente izateko asmoan, lantalde eta teknika arlotik ahalegin handia egin zuen  kontzertua eskaintzeko: 15 kamera eta dronea erabili zituen, eta ETBko 30 profesional baino gehiago joan ziren propio Madrilera telebistaren bidez kontzertuaren emozioa erakutsi ahal izateko.