Ikusleen lehiakide gogokoena
Bozkatu "Conquis 22"ko zure lehiakide gogokoenaren alde eta irabazi astero sari bat
EITB
29 lehiakidek hartuko dute parte 22. edizio honetan, eta astero 2 kanporatuko ditugu. Erabiltzaileek "Conquis"eko web-orrian emango dute botoa, gehienez egunean behin, eta astero sari bat zozkatuko dugu bozkatzen duten lagun guztien artean.
Bozkatu "Conquis 22"ko zure lehiakide gogokoenaren alde eta irabazi astero sari bat. Irudia: EITB
Abian da jada "El Conquis" saioaren 22. edizio honetako Ikuslearen Lehiakide Gogokoena aukeratzeko bozketa. Bada garaia "Conquis"eko komunitateak hitza hartu eta garailea erabakitzeko. Hala, abenturaren hasieran 30 lehiakide baziren ere, azkenean 29k hartuko dute parte bozketan, Irene galiziarra lehiaz kanpo dago. Izan ere, saioa utzi dutenek ez dute lehiakide gogokoena izateko aukerarik, osasun arrazoirengatik utzi dutenek salbu.
Lehiakide gustukoena aukeratzeko "Conquis"eko web-orrian FAVORITO fitxara jo beharko da. Lehiakide guztien argazkiak azalduko dira bertan eta bakarra aukeratu beharko duzue, izenaren ezkerraldean dagoen zirkulua markatu eta "¡Vota!" botoiari emanda. Urtero bezala, botoa egunean behin bakarrik eman ahal izango duzue. Bozkatu ahal izateko saioa abiatu beharko da EITBn. Oraindik erabiltzaile ez direnek kontua sor dezakete izena emanda; doakoa da.
Bozkatu duten lagunen artean zozketa egingo dugu astero. Hauek dira emango ditugun sariak: hegazkinean eramateko motxila berezia, Privata etxekoa, marka bereko maleta-sorta bat eta Castey etxeko sukaldeko tresneria, kanpinean erabiltzeko aproposa. Hauek EITBren egoitzaren batean batu beharko dira. Ez dugu bidalketarik egingo.
Bozkatu eta irabazi sari hauetako bat
Ikuslearen Lehiakide Gogokoenaren finala eta sari berezia
Aurten, astero 2 lehiakide kanporatuko ditugu, boto gutxien jaso dituztenak. Bozketaren emaitza Ikuslearen Lehiakide Gogokoenaren final handian jakingo dugu. Egun horretan ere botoa ematen jarraitzeko aukera egongo da. Boto gehien jasotzen duen lehiakideak sari potoloa irabaziko du.
Gainera, sari berezia zozkatuko dugu astero bozketan parte hartu duten lagunen artean: Up Surfboards etxearen paddle surfeko ohola eta neoprenozko jantzia.