Itxi

ETB1en eta ETBONen

San Joan gaueko ospakizunak, zuzenean, asteartean, ETB1en eta ETB ONen

EITB

Leer en Castellano

Ilaski Serranok gidatuko du 23:00etan hasiko den saio berezia Eibartik, eta konexioak egingo dituzte Leioa, Arrasate, Tolosa eta Gasteizko Judimendi auzoarekin.

San Joan gaua

Urtero bezala, EITBk bat egingo du udako solstizioari ongi etorria emateko Euskal Herrian barrena egingo diren ospakizunekin astearte honetan. San Joan bezperako emanaldia Ilaski Serranok gidatuko du Eibartik, 23:00etan hasita, eta zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta ETB ONen.

"Sanjoanak 2026" saio bereziaren kokaleku nagusia Eibar izango da. Ilaskik berak eta erreportari lanetan ibiliko den Izaro Arrutik gau magikoaren kontakizuna egingo dute eta hainbat lagun elkarrizketatuko dituzte. Gainera, gauerditik aurrera egingo den danborrada zuzenean eskainiko da.

Emanaldian zehar konexioak egingo dituzte Leioarekin, Eleder Iglesias erreportariaren eskutik, eta Gasteizko Judimendi auzoarekin. Horrez gainera, EITBren eta TOKIKOMen arteko elkarlana dela medio, Arrasaten eta Tolosan urteko egunik luzeena eta gaurik motzena nola ospatzen duten erakutsiko dute Amaia Txintxurretak (Goiena Telebista) eta Oinatz Martinezek (28. Kanala), hurrenez hurren.