Ikusleen lehiakide gogokoena
Bozkatu "Conquis 22"ko zure lehiakide gogokoenaren alde
EITB
29 lehiakidek hartu dute parte 22. edizio honetan, eta astero 2 kanporatu ditugu. Erabiltzaileek "Conquis"eko web-orrian emango dute botoa. Gaur duzue azken aukera.
Bozkatu "Conquis 22"ko zure lehiakide gogokoenaren alde eta irabazi astero sari bat. Irudia: EITB
"El Conquis" saioaren 22. edizio honetako Ikusleeen Lehiakide Gogokoena aukeratzeko bozketa amaitzear da. Hala, "Conquis"eko komunitateak hitza hartu eta garailea erabakitzeko aukera izango du. Abenturaren hasieran 30 lehiakide baziren ere, azkenean 29k hartuko dute parte bozketan, Irene galiziarra lehiaz kanpo dago. Izan ere, saioa utzi dutenek ez dute lehiakide gogokoena izateko aukerarik, osasun arrazoirengatik utzi dutenek salbu.
Lehiakide gustukoena aukeratzeko "Conquis"eko web-orrian FAVORITO fitxara jo beharko da. Lehiakide guztien argazkiak azalduko dira bertan eta bakarra aukeratu beharko duzue, izenaren ezkerraldean dagoen zirkulua markatu eta "¡Vota!" botoiari emanda. Urtero bezala, botoa egunean behin bakarrik eman ahal izango duzue. Bozkatu ahal izateko saioa abiatu beharko da EITBn. Oraindik erabiltzaile ez direnek kontua sor dezakete izena emanda; doakoa da.
Bozkatu eta irabazi sari hauetako bat
Ikuslearen Lehiakide Gogokoenaren finala eta sari berezia
Bozketaren emaitza, gaur, Ikuslearen Lehiakide Gogokoenaren final handian jakingo dugu. Boto gehien jasotzen duen lehiakideak sari potoloa irabaziko du: Up Surfboards etxearen paddle surfeko ohola eta neoprenozko jantzia.