Itxi

''El Conquistador''

"El Conquis 23" martxan da! Irailean castingak egongo dira, aurrez aurrekoak eta bideo-castinga

EITB

Leer en Castellano

Izena emateko bidali e-mail bat conquistador@hostoil.tv helbidera eta idatzi izen-abizenak, adina (18 urtetik gora), bizilekua eta telefono zenbakia. Bideocastingean parte hartzeko bidali bideoa horizontalean grabatuta eta gehienez minutu eta erdiko iraupenarekin helbide berera.

"Conquis 23"ko castinga zabalik dago. Eman izena!

"El Conquistador" reality show saioaren 23. edizioa prestatzen ari da EITB. Telebistako abenturarik basatienaren aurtengo edizioa bukatu berritan, 2027ko lehiakideak aukeratzeko castinga abiatu du programaren lantaldeak. Izan ere, parte-hartzaileak dira telebistako telerrealitate saio honen zutabe funtsezkoenak.

Aldez aurreko hitzordua

Hautagaien aukeraketa egiteko aurrez aurreko castingak egingo dira irailean Iruñean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Aurreko urteetan bezala, aurretiaz izena eman beharko da castingetan parte hartu ahal izateko. Horretarako, e-mail bat bidali beharko da conquistador@hostoil.tv helbidera honako datuokin: izen-abizenak, adina (18 urtetik gora), bizilekua eta telefono zenbakia.

Bestalde, bideocastingean ere parte hartu daiteke. Horretarako, bideo bat bidali beharko da conquistador@hostoil.tv helbidera. Bideoa horizontalean grabatuta egon beharko da eta gehienez minutu eta erdiko iraupena izan beharko du.

Aurrerago iragarriko dugu zein egunetan izango diren hiriburuetan egingo diren castingak.

Ez ahaztu izena ematea! Zure zain gaude!

Informazio gehiago (1)