Itxi

Donostiako Jaiak

Donostiako Aste Nagusiari jarraipen berezia, EITBn

EITB

Leer en Castellano

Jaien hasierako Artillero ekitaldia, gauero su artifizialen zuzeneko emisioa eta Piraten Abordatzea eskainiko dira zuzenean. Gainera, "Euskadi Quédate" saioak emanaldi berezia egingo du hiriko erdigunetik.

'Artillero 2025' ekitaldiaren irudi bat. (Argazkia: EITB Media)

Donostiako Aste Nagusiaren arreta berezia eskainiko diote EITBko hedabideek abuztuaren 8tik 15era. Jaietako ekitaldi nagusiak zuzenean jarraitu ahal izango dira telebista, irrati eta Internet bidez. Halaber, Gipuzkoako hiriburuko festa giroaren berri ere emango dute albistegi eta saio ezberdinetan. 

Jaien hasierako kanoikada zuzenean emango da ETB2n eta ETB ONen Donostiako Udaletxeko terrazatik arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Aurkezle lanetan, Olaia Urtiaga arituko da; Leire Barriocanalek eta Mikel Etxarrik, berriz, erreportajeak eta elkarrizketak egingo dituzte bertan bilduko diren gonbidatu eta protagonistekin. 

Gauero, Donostiako 61. Nazioarteko Su Artifizialen lehiaketako erakustaldiak eskainiko dira zuzenean 22:15etik aurrera, ETB1 eta ETB ONen. Ilaski Serranok eta Klaudio Landak egingo dute kontakizuna, eta hainbat gonbidatu izango dituzte aste osoan zehar. 

Bestalde, Piraten Abordatzea ere zuzenean eskainiko da abuztuaren 10ean, 16:30ean hasita. Portuan eta Kontxako badian sortzen den jai giro ikusgarria zuzenean jarraitu ahal izango dira ETB1en eta ETB ONen. 

Gainera, abuztuaren 14an "Euskadi Quédate" saioko lantaldea, Odei Esnaola buru duela, Donostiako erdigunetik arituko da, jaietako giroa bertatik bertara bizitzen. 

Bestalde, hilaren 15ean, 49. Txistulari Kontzertu Nagusiaz gozatu ahal izango dugu. Donostiako Konstituzio plazan egiten den urteroko hitzordu honetan, Donostiako eta Euskal Herri osotik etorritako txistulariek hartuko dute parte.

Informazio gehiago (1)