Itxi

Aurrerapena

Bi desagertze eta itzulera bat, urteko azken Goenkalen

Jessi desagertu egin da, eta albiste horrek erreakzio ugari sortuko du Arralden. Gainera, Abel kezkatuta dago bere lagun Luisen berririk ez duelako.

'Goenkale'ko protagonistak. Argazkia: EITB

Bi desagertze eta itzulera bat izango dira 'Goenkale' telesailaren urteko azken atalaren ardatza (22:00etan, ETB-1en).

Jessi desagertu egin da, eta albiste horrek erreakzio ugari sortuko du Arralden. Lupe haserre dago, alabak Kolonbiara ez joateko prestatutako amarru gisa hartu baitu desagertzea. Dena den, orduak aurrera doazen heinean, ezkorrago egongo da emakumea. Alabaina, Kandidok hasieratik uste izango du Naiak izandako erasoaren modukoa izan dela.

 Beste pertsona bat ere desagertu da, eta Abel kezkatuta dago horregatik. Bere lagun Luis ez da inondik ageri. Asun eta Sabino kezkatuta dago Abelek Luis Arraldera itzultzekotan zela bazekiela jakitean, eta are gehiago kezkatuko dira lagunarekin zer gertatu den argitu arte ez duela etsiko ikustean.

 Manex osatuta itzuliko da, baina sentimendu kontraesankorrak eragingo ditu bere itzulerak: poza, mesfidantza, harridura...

 Azkenik, gotzaindegitik Inesi esango diote alaba bere borondatez eman zuela erakusten dituzten frogak dauzkatela, eta horrek haur lapurtuen auzia irauliko du. Ines etsituta sentituko da, eta Germanekin hitz egitea erabakiko du. Baina hitz egitera doanean, espero ez zuen errealitate baten lekuko izango da.

Informazio gehiago (1)