Lehendakariari elkarrizketa
Lehendakariari elkarrizketa, 'Boulevard' eta 'Egun On Euskadi'n
A.H.
EITB
Horrez gain, Ander Arzakek, Maddalen Iriartek eta Xabier Usabiagak ETB-1en elkarrizketatuko dute Lehendakaria.
Ostegunean, Dani Alvarezek Iñigo Urkullu lehendakaria elkarrizketatuko du goizeko 09:00etatik aurrera Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan, eta aldi berean, ETB-2ko 'Egun On Euskadi' albistegian ikusgai izango da solasaldia. Lehendakari izendatu berri dutenetik, Iñigo Urkulluk irrati eta telebistan eskainiko duen lehenengo elkarrizketa izango da.
Dani Alvarezek gobernu berriak legealdi honetan izango dituen erronken inguruan galdetuko dio; besteak beste, Auzitegi Konstituzionalaren aurrean izango dituen helegiteak, eta hurrengo urterako aurrekontuen prestaketaz arituko da.
Bestalde, ETB-1en ere izango da elkarrizketa Lehendakari berriarekin. Ander Arzak, Maddalen Iriarte eta Xabier Usabiaga kazetariek elkarrizketatuko dute Iñigo Urkullu eta gaueko 21:00etatik aurrera eskainiko da albistegi berezia.