Itxi

Gaur

Zatoz EITBra Urtezahar Gaueko kanpaikadak ospatzera

Euskal Irrati Telebistaren 30. urteurrena dela eta, Bilboko egoitzan festa handia izango da gaur, eta Urtezahar Gaueko kanpaikadak grabatuko ditugu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskal Irrati Telebistaren 30. urteurrena dela eta, Bilboko egoitzan festa handi bat izango da gaur, abenduaren 22an, 19:00etatik aurrera. Ospakizun hori baliatuko dugu, gainera, Urtezahar Gaueko kanpaikaden grabazioa egiteko; horretarako, EITBko aurrealdean kanpaiak emateko bereziki egindako erlojua jarriko dute. ETB-2n, El Pelanas eta El Jonan pertsonaiek eta África Baetak  izango dute kanpaikadak emateko ardura, eta ETB-1en, berriz, Maikrux eta Marikarmen Atsuak arituko dira, jo eta su, lan horretan.

Jaia Gazteako esatariek gidatuko dute, eta ondorengo DJek girotuko dute: Alberto Gavilan, Txus Merino, Jon Urbieta, Txitxo Dj, Melsex DJ. Halaber, Ainhoa Cantalapiedra eta Carmen Nophra kantariak, eta Camanbu Percussion eta 6 Performance taldeen saioak ere izango dira.

Gabon Zaharreko saio bereziak

ETB-1ko eta ETB-2ko gau horretako saio berezietan euskal aktorerik onenak izango dira. Oscar Terolek zuzendutako 'Al Rescate'ko lan-taldea eta egungo 'Vaya Semanita'ko lan-taldea, Javier Garcia de Vicuñaren gidaritzapean dabilena, elkarlanean ari dira saioa prestatzen.

Bestalde 'Kontuz, Atsuak!' saioko Maikruxek eta Marikarmenek emango dituzte kanpaikadak, eta Pello Zabala izango dute lagun lan horretan. Pello Arantzazun jasoko dute, eta Euskal Herrian herriz herri ibiliko dira, autobusez. Euskal Herriko hainbat pertsonaiarekin eta ETBko hainbat aurpegi ezagunekin batera egingo dute bidaia, eta iritsiko dira Bilboko ETBko egoitzara helduko dira kanpaikadak ematera.

Bideoak (1)