Itxi

22:15ean

'Sortuko dira besteak' ikuskizuna, Eguberri Egunez, ETB-1en

A.A.

EITB

Arriaga Antzokian grabatutako emanaldia izango da ikusgai.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskal kantagintzako ahots ezagunak bildu dituen Sortuko dira besteak ikuskizunaz gozatzeko parada izango da Eguberri Egunez ETB-1en. Eñaut Elorrieta, Alex Sardui, Mikel Urdangarin, Petti, Arantxa Irazusta eta Pier Paul Berzaitz arituko dira kantari, eta Amets Arzallus bertsolariak eta Bernardo Atxaga idazleak ere parte hartuko dute. Arriaga Antzokian grabatutako emanaldia 22:15ean izango da ikusgai ETB-1en.

Batetik, euskarara moldatutako nazioarteko abesti klasikoak eskainiko dituzte, Jacques Brel, Leonard Cohen, Pablo Milanes, Loreena McKennitt edo Rolling Stonesenak. Bestetik, Xabier Leteren, Mikel Laboaren, Imanolen eta Benito Lertxundiren lanak ekarriko dituzte taula gainera. Halaber, Lauaxetaren, Xalbadorren, Sarrionaindiaren, Gabriel Arestiren eta Gandiagaren testuak eta poesiak entzungo dira.

Bideoak (1)