Audientzia oharra
Ikus-entzuleek Terol aukeratu zuten Gabon Gauean
A.H.
EITB
'El Efecto Berberecho' saio berezia lider izan zen bere ordu tartean, astelehen gauean.
ETB-2ko 'El Efecto Berberecho' saio berezia bere ordu tartean nagusi izan zen astelehen gauean: %16,8ko audientzia zatia eta 148.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Oscar Terolek eta bere taldeak (Gorka Otxoa, Santi Ugalde eta Asier Hormaza) egindako umorea hautatu zuten ikus-entzuleek Gabon Gauean. Gainera, ondoren eskaini zen 'Al Rescate' saioak ere audientzia marka horri eutsi zion: %16,5eko audientzia zatia eta 292.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.
Bestalde, Gabon Gauean eskainitako Erregearen mezuak %15,3ko audientzia zatia izan zuen, eta Euskadin emanaldia jarraitzeko ikus-entzuleen bigarren aukera izan zen. 75.000 lagunek egin zuten bat emanaldiarekin Euskadin eta eragin esparruan.
Pilota ere nagusi bere ordu tartean
Bestalde, Eguberri Egunean Eibarrren ospatutako pilota jaialdiaren zuzeneko emanaldia nagusi izan zen bere ordu tartean. Olaizola II-Ibai Zabala / Titin III-Merino II bikoteen arteko txapelketako partidak %27ko audientzia zatia izan zuen euskaldunen artean. Norgehiagokak 101.000 ikus-entzule lortu zituen bataz beste Euskadin eta eragin esparruan, eta 171.000 lagunek egin zuten bat partidarekin emanaldian zehar.