Audientzia oharra
%13,3ko audientziarekin itxi du urtea ETBk
A.E.
EITB
ETBn Urte zaharreko kanpaien emanaldiek %25,6ko audientzia kuota lortu zuten.
Euskal Telebistak %13,3ko audientzia zatiarekin itxi du 30. urtemugako urtea: 2011n baino bi puntu gehiago izan ditu, eta %17,7ko igoera izan du. 2012n gehien hazi den taldea izan da eta bigarren telebista autonomikoa. ETB-2k %9,9ko audientzia kuota eskuratu du, 2011n baino 1,7 puntu gehiago izan ditu eta %20,7ko igoera izan du joan zen urteko datuekin konparatuz gero. Euskarazko kateek gainera, %11,1eko igoera izan dute: ETB-1ek %2,1 lortu du eta ETB-3k %0,9. Azkenik, ETBK Sat kateak 2011ko datuari eutsi dio: %0,4.
Bestalde, ETBko albistegiek audientzian lider direla itxi dute urtea. 2012an hirugarren lekutik, lehenengora egin dute jauzi, eta bere nagusitasuna finkatu dute urteko azkeneko zatian. Azken lauhilabetekoan %16,6ko audientzia kuota eta 243.000 ikus entzuleko audientzia metatua eskuratu ditu 'Teleberri'k. 120.000 lagunek ikusten dute egunero albistegia, bataz beste, Euskadin eta eragin eremuan.
ETB-2k bere lekua indartu du arratsaldeetan
Euskal Telebistako bigarren katea, ikus-entzuleen bigarren aukera da arratsaldeetan, eta %12,3ko audientzia zatia lortu du eguneko tarte horretan. Arratsaldeetako erreferentziako saioak, Klaudio Landak aurkeztutako 'Ni más ni menos' magazinak , %13,2ko audientzia zatia izan zuen iaz, bataz beste, 2011n baino 4,5 puntu gehiago.Bestalde, 'Robin Food' eta 'Euskadi Directo' saioen audientzia ere igo egin da. David de Jorgeren eguneroko sukaldaritza saioak %8,9ko audientzia zatiarekin itxi du urtea eta 'Euskadi Directo'k, berriz, %10,6ko kuota lortu du, 2011n baino hiru puntu gehiago.
ETBren arrakasta, Gabon Zaharrean
ETBko Gabon Zaharreko programazio bereziak arrakasta handia izan zuen. Bilbotik eskainitako kanpaien emanaldiek %25,8ko audientzia zatia lortu zuten. ETB-2ko emanaldiak %16,5eko zatia izan zuen, eta euskaldunen %21,6ak mahatsak ETB-1en jan zituen.
Halaber, ETB-2ko 'Que pin, que pan, txipirona!' saioa, bere ordu tartean lider izan zen %24,7ko audientziarekin. ETB-1eko '30 Urte Gozaaatzen' Atsuen saioak e %14,7ko audientzia zatia izan zuen euskaldunen artean.
Bestalde, ETB-2n eskainitako Lehendakariaren mezuaren emanaldia, bere ordu tartean nagusi izan zen, %17,5eko sharea izan zuen. Mezuak ETB-1en berriz, %4,3ko kuota lortu zuen, oro har eta euskaldunen artean, %7,2koa.