Itxi

Bederatzigarren edizioa

'Conquistador del Fin del Mundo'ren aurkezpena

EITB

Erredakzioa

Urtarrilaren 6an hasiko da ETB-2ko reality ezaguna eta aurten 28 lehiakide eta 4 talde izango dira bertan.

Julian Iantzi, Conquistador del Fin del Mundoko aurkezlea

Datorren igandean, urtarrilaren 6an hasiko da ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ lehiaketaren bederatzigarren edizioa, eta ostiralean, urtarrilaren 4an, izango da aurkezpena prentsaren aurrean.

2013ko edizioan 28 lehiakidek hartuko dute parte eta lau taldetan banatuta arituko dira. Talde horietako kapitainetako bi Jose Luis Korta eta Juanito Oiarzabal izango dira, aurreko urteetan bezala. Gainerakoak zeintzuk izango diren Errege egunean jakingo dugu, lehendabiziko saioan.

Bestalde, lehiaketari buruzko debatea egingo dute astero ETB-2n eta Patxi Alonsok gidatuta. Urtero legez, kanporatu dituzten lehiakideak eta aurreko urteetako lehiakideak eta kapitainak izango dira bertan iritzia ematen. Aurten, gainera, ikusleei ere aukera emango zaie solaskide gisa eztabaidan parte hartzeko.

Prentsaren aurreko ekitaldian (11:00etan EITBren Bilboko egoitzan) Pello Sarasola ETBko Eduki zuzendariarekin batera, saioaren ordezkaritza zabala egongo da: Julian Iantzi, reality-aren aurkezlea; Patxi Alonso, 'El Conquis 2013' debate saioko aurkezle eta bi saioetako ekoizle eragilea; bi zuzendariak, Txema Montoya (reality-a eta debatea) eta Joxan Goñi (reality-a); eta Juanito Oiarzabal eta Jose Luis Korta kapitainak.

Albisteak (1)