Audientzia oharra
'Teleberri'ren bigarren edizioa, eguneko saiorik ikusiena Euskadin
A.H.
EITB
Asteazkeneko 'Euskadi Directo' saioa, historiako ikusiena izan zen eta bere ordu tartean nagusi. %18,2ko audientzia zatia lortu zuen.
'Teleberri' albistegiaren bigarren edizioa, asteazkeneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin. ETB-2ko albistegiak %20,8ko audientzia zatia lortu zuen, bere hurrengo lehiakideak baino 6,8 puntu gehiago. Horrela, Euskal Telebistako albistegiak 2012n lortutako lider postuari eutsi dio urte berriaren hasieran ere. Asier Odriozolak eta Andrea Arrizabalagak aurkeztutako 'Teleberri'ak 156.000 ikus-entzule lortu zituen bataz beste, Euskadin eta eragin eremuan, eta 327.000 lagunek bat egin zuten albistegiarekin uneren batean.
Bestalde, ETB-2ko asteazkeneko 'Euskadi Directo' saioa, historiako saiorik ikusiena izan zen: bataz beste, 117.000 ikus-entzule lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan, eta 214.000 pertsonako audientzia metatua izan zuen. Halaber, bere ordu tartean nagusi izan zen, %18,2ko audientzia zatiarekin.
Reyes Pradosek aurkeztutako saioak egun-egueneko gaiak ekarri zituen euskal ikus-entzuleen etxeetara, besteak beste, Bilboko OTAren prezioa, erretiratze adinaren luzapena, eta emakumezkoen Athletic taldearen hamargarren urteurrena. Horrez gain, hurbileneko gertakarien berri eman zuen: Ortuellako pub batean izandako tiroketa; Gabon Zaharreko afari mahai baten inguruan sortu zen sutea; Gernikan eman zen bortxaketa ahalegina, eta Gasteizeko bitxitegi bateko lapurreta.