Audientzia
'Goenkale' indartsu itzuli da 2013an
A.E.
EITB
Gazteen artean saiorik ikusiena izan zen atzokoa.
'Goenkale' telesaila indartsu bueltatu da ETBko programaziora aste honetan, Gabonetako etenaren ondoren. Atzoko atala, gazteen artean, 13tik 24urteko adin tartean, audientzian nagusi izan zen; %21,1eko audientzia zatia lortu zuen, hain zuzen ere.
Jessiren desagerpenak, Kandido eta Aliziaren arteko tira-birak, eta Said, Kevin eta Atxurira doazen gainontzeko gazte koadrilaren griña eta gorroto gorabeherak erakarmen nabarmena dute.
'Goenkale' astelehenean eta asteartean egongo da ikusgai, 21:45etan, ETB 1en.