Aste honetan
Kobre lapurreten aurka, aste honetako 'Teknopolis'en
A.H.
EITB
Kobre harien lapurretak saihesteko sistema berria ezagutuko du saioak.
Kobre lapurretek izugarri egin dute gora azkenaldian. Albistegi eta egunkarietako ohiko berri bihurtu dira, eta udal askorentzat buruhauste handiak dira. Galea Electric enpresan kobre-harien lapurretak saihesteko sistema berri bat sortu dute eta sistema horren ezaugarrien berri emango dute aste honetako 'Teknopolis'en.
Bestalde, Luis Hueso zientzialaria ezagutuko du saioak gertutik aste honetan. Txikitasunaren abantailak ondo baino hobeto ezagutzen ditu eta Ikerbasqueko ikertzailea da, nanogailuetan aditua. Gailu elektronikoentzako memoria-mota berriak ikertzen ditu berak zuzentzen duen taldeak. CIC nanoGUNEko ikertzailea da Luis Hueso.
Amaitzeko, etorkizunera begira jarriko da 'Teknopolis', eta munduko erakinik jasangarriena ezagutuko du. Siemens etxeak egin du, Londresen dago eta The Crystal izena jarri diote.
'Teknopolis' astelehen honetan emitituko da 23:30etik aurrera ETB-1en eta asteazkenean, 01:00etan ETB-2n.