Itxi

22:30ean

'Como en mi pueblo, en ningún sitio', gaur gauean, 'Equipo ED' saioan

Gujuli, Zeanuri, Plentzia, Monasterioguren, Zalduondo, Berastegi eta Valle de Ayala herrietan izango da saioa, eta bertako herritarrak bizi diren tokiaz harro daudela erakutsiko dute.

'Como en mi pueblo, en ningún sitio', gaur gauean, 'Equipo ED' saioan

'Equipo ED' saioak Euskal Herriko zazpi herri ezagutuko ditu gaur gauean, eta herritar guztiak oso harro daude bizi diren tokiaz. 'Como en mi pueblo, en ningún sitio' saioa Gujuli, Zeanuri, Plentzia, Monasterioguren, Zalduondo, Berastegi eta Valle de Ayala herrietan izango da.

Pabi Astondoak, segalarien munduan txapeldun eta artzainak, Bizkaiko Zeanuri herria erakutsiko digu. Pabiren baserrian 30 ardi, hiru behi, zezen bat, lau txakur eta hainbat oilasko eta oilo daude. 'Equipo ED' Jonekin ere izango da, 350 ardi dituen artzaina. Azken honek Euskadiko Idiazabal gastaren lehiaketa irabazi zuen.

Ttito Martinezek 34 urte ditu, Gujulin bizi da betidanik eta ez luke inolaz ere aldatuko. Astebukaera batzuetan Gasteizen ibiltzen da, baina hiria ez dago berarentzat egina. ''Ni pisu batean estutu egiten naiz. Kalera ateratzean ez zait gustatzen eraikinak toki guztietatik ikustea, berdea ikustea baizik''. Gujulin falta zaion bakarra bere bizitza idilikoa emakumeren batekin partekatzea da.

Monasterioguren herriak 42 herritar ditu eta Gasteizen parte da. Duela 15 urte Mikelek hiria alde batera utzi zuen eta herri hau aukeratu zuen. Mikelek Arabako hiriburuan pub bat zuen, baina dena alde batera uztea erabaki zuen Zuriñerekin, bere emaztearekin, nekazaritza ekologikoari ekiteko. Herriak ez du arraindegirik, harategirik edo okindegirik. Tabernarik edo frontoirik ere ez du herri txiki honek.

Roberto landatar medikua da 2004 urteaz geroztik eta plaza atera zuenetik, Valle de Ayalan egiten du lan. Luyandon eta Respaldizan egunero pasatzen du kontsulta, eta horretaz gain, hainbat baserritan ere izaten da. 'Equipo ED' berarekin izango da eta bere paziente batzuk ezagutuko ditu.

'Equipo ED' Plentzian ere izango da. Bizkaiko herri marinel hau mende askotan zehar baleen arrantzan ibili zen. Isamari Zarauzak, bertako alkateak, herria erakutsiko digu Iratxerekin batera, bere ile-apaintzailea, eta Jesusekin. Plentziako ume guztiak Jesunen tailerrera joaten ziren bizikleten gurpilak konpontzeko.

Eduardo Ribaguda Zalduondoko Udaleko burua da duela 33 urtetik, eta alkate karguan denbora gehien doan pertsona da. Arabako herri hau dituen jauregiengatik da ezaguna (horietako batean Bernardo Atxaga idazlea bizi da), eta baita Zeledonen jatorria izateagatik (Celedonion du oinarria, herriko baserritar bat), eta inauteriengatik, Arabako zaharrena.

Gipuzkoara iristean Berastegin izango da saioa, Euskadiko herri hotzenetako batean. Luis Erasoren (motozerrarekin lantzen du egurra) eta Arantza Garaibururen eskutik (Idiazabal gaztaren ekoizlea).

'Equipo ED' gaur gauean emitituko da ETB-2n, 22:30etatik aurrera.