Itxi

22:15ean

Made in Euskadi, gaur gauean 'Equipo ED' saioan

Erredakzioa

Saioak Euskadikoak diren produktuen eta pertsonaien errepasoa egingo du.

Made in Euskadi, gaur gauean 'Equipo ED' saioan

Gaur gauean 'Equipo ED' saioak Euskadikoak diren produktuen, artisten eta pertsonaien errepasoa egingo du. Bazenekiten gurinezko opila Bilbon soilik aurki daitekeela? Edo kalimotxoa Algortako Portu Zaharreko festetan ardo bat konpontzen saiatu zirenean sortu zela? ‘Equipo ED’ saioak  Euskadin eginak diren 13 produktu errepasatuko ditu.

Kepa Junkera eta Joaquin Achucarro musikari ospetsuek etxeko ateak irekiko dizkigute eta euren bizipenetako oroipenak erakutsiko dizkigute. Trikitilariak bere ibilbidean zehar kaleratu duen disko bakoitza egiteko erabilitako materiala erakutsiko digu. Piano-jotzaile ezagunak bere ibilbide luzean izandako anekdotak kontatuko dizkigu eta bere emaztearekin ere egongo da, Emma Jimenezekin. Bere emaztea piano-jotzaile aparta da, baina bere ibilbide profesionala alde batera utzi zuen familia zaintzeko.

Bilbon soilik aurki daitekeena gurinezko opila da. Opil honen sortzaileak Bilbon bizi ziren suitzar batzuk izan ziren, eta bi mendeetan zehar Bilboko erakusgarri garrantzitsu bat izan da. Bilboko Martina de Zuricalday gozotegiak erakutsiko digu bere elaborazioa.

Kalimotxoaren jaiotza 1972 urtean eman zen Algortako Portu Zaharreko festetan. Sortzaileek momentu horretan izandako arrakasta gogoratuko dute.

Txikiteroak kalimotxoaren etsai amorratuak dira. Beraientzat, garrantzitsuena lagunekin tabernaz taberna ardo batekin egotea da. Petiso txikitero tradizionala da. Bazkaldu baino lehenagoko poteoa ez du alde batera uzten, eta are gutxiago, arratsaldekoa. Bere kuadrillarekin batera txikitero batek egunerokoan zer egiten duen erakutsiko digu.

Bilboko Alde Zaharretik, Donostiako Alde Zaharrera joango gara hiriburu gipuzkoarreko elkarte ezagunetako bat bisitatzeko. Gaztelubideko kideek Danborradako entseguak alde batera utzi eta euren istoriaz hitz egin digute, elkartearen funtzionamenduaz, bertako kide izateko baldintzez...

'Equipo ED' Igeldo auzora joango da aizkolarien txapeldunarekin egoteko, Jose Maria Olasagastirekin. Olasagastik bere animaliak nola zaintzen dituen erakutsiko digu.

Getariara joan da 'Equipo ED' saioa 'kabiar berdea' ezagutzeko. Aroa enpresak merkaturatzen du produktu hau. Kilo baten prezioa 300 eurotik gorakoa izan daiteke. Enpresako jabeak, Jaime Burgañak, horren arrazoia azalduko digu. Eta Getariatik Astigarragara joko dugu txotxera joateko. Aurten protagonistak La Oreja de Van Gogh taldeko kideak izan dira, eta euren ibilbideaz eta Euskadik beraientzat duen garrantziaz hitz egingo digute, eta baita sagardoaz ere.

Euskadiko arraza dira pottokak edo euskal poniak eta ezinhobeak dira umeak ekitazioaren munduan hasteko, baina zoritxarrez, desagertzeko arriskuan daude.

'Equipo ED' 22:15ean emitituko da gaur gauean, ETB-2n.