Audientzia nota
ETBren audientziak gora egin du aste honetan, denboralearekin
EITB
"El Conquistadorrek" igandeko saiorik ikusiena izan zen, edizio honetako daturik onena lortuz. Donostiako danborradako Banderaren Igoerak, bere aldetik, %14,9ko audientzi kuota lortu zuen, ETB-1en.
Iragan astean Euskadik jasandako euri eta haize denboraleari Euskal Telebistan egindako jarraipenak ikus-entzuleen babesa jaso du. "Ni Más Ni Menos" eta "Euskadi Directo" saioek euren audientzia errekorra gainditu zuten, eta 'Teleberri' albistegien eta 'Eguraldia' tarteen audientziak nabarmen egin zuen gora. Halaber, ETB-2ko albistegiko kirol tarteak ere datu onak lortu zituen.
Bestalde, "El Conquistador del Fin del Mundo" igandeko saiorik ikusiena izan zen eta Donostiako Danborradaren emanaldiak oso harrera ona izan zuen ETB-1en.
Asteburu bikaina
"El Conquistador del Fin del Mundo", lider
Hirugarren astez, "El Conquistador del Fin del Mundo" igandeko saiorik ikusiena izan zen Euskadin, eta bederatzigarren edizio honetan izandako daturik onena lortu zuen. Reality-ak, %24,1eko audientzia kuota izan zuen, eta 222.000 ikus-entzulek jarraitu zuten saioa bataz beste Euskadin eta eragin eremuan. Igandeko atalean, Manu Maritxalarrek eta bere taldeak iruzur egin zutela aitortu zuten, eta Juanitoren Condor taldeak irabazi zuen immunitate jokoa. 454.000 lagunek bat egin zuten saioarekin emanaldian zehar.
Donostiako Danborrada
Donostiako danborradaren emanaldiak ere ETBko ikus-entzuleen interesa piztu zuen, batez ere Gipuzkoan. Izan ere, Banderaren Igoeraren emanaldia gipuzkoarren lehen aukera bihurtu zen larunbat gauean.
Horrela, ETB-1eko 'Danborrada Gaua' saioak %7,3ko audientzia zatia lortu zuen, eta 273.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan. Saioa gaueko 22:30ean hasi zen eta San Sebastian eguneko albiste eta istorio guztien berri eman zuen. Emanaldiaren momenturik ikusiena gauerdia izan zen, 'San Sebastian Martxa' jotzearekin batera, 24 orduko festari hasiera eman zitzaion unea. %14,9ko audientzia kuotarekin, euskaldunen %26,8k jarraitu zuen momentu horretan zuzeneko emanaldia.
Asteak, audientzia mugak gainditu ditu
"NMS" eta "Euskadi Directo" saioek audientzia daturik onena lortu dute aste honetan
ETB-2ko 'Ni Más Ni Menos' eta 'Euskadi Directo' saioek audientzi errekorra gainditu dute eta euren historiako daturik onena lortu dute. Klaudio Landak aurkeztutako arratsaldeko magazinak %15,9ko audientzia kuota lortu zuen eta 328.000 ikus-entzuleko audientzia metatua, Euskadin eta eragin eremuan.
'Euskadi Directo'k, bere aldetik, %15,2ko audientzia kuota izan du aste honetan eta 189.000ko audientzia metatua. Reyes Pradosek aurkeztutako saioak gertueneko gaurkotasunaren berri eman du eta denborale gogorraren ondorioak azaldu ditu protagonisten eskutik.
"Teleberri" eta "Eguraldia"
'Teleberri'k ere denboralearen gaineko jarraipen zabala eskaini du eta audientziaren harrera ona izan du. Albistegiaren eguneko bi edizioek %20,6ko audientzia kuota eta 160.000 ikus-entzule izan dute bataz beste, eta 279.000ko audientzia metatua. 'Teleberri'ren audientzia etengabe gora doa, albistegien artean bere nagusitasuna finkatuz.
'Kirolak' tarteak ere datu onekin itxi du astea
ETB-2ko albistegiko 'Kirolak' tartearen audientzia ere nabarmen igo da aste honetan. Bataz beste, %16,1eko audientzia kuota lortu du eguneko bi edizioetan eta 207.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.