Itxi

Audientzia oharra

'La Noche de' bere ordu tartean nagusi, % 13,6ko audientzia zatiarekin

A.H.

EITB

Bestalde, ETB-1eko ordutegi nagusiak ere oihartzun zabala izan zuen: 'Goenkale' euskaldunen artean nagusi izan zen eta 'DBH'k bere historiako daturik onena lortu zuen.

Felix Linares. Argazkia: EITB

'La Noche de...' saioa bere ordu tartean nagusi izan zen astearte gauean, %13,6ko audientziarekin. Felix Linaresek aurkeztutako saioa 170.000 ikus-entzulek jarraitu zuten bataz beste, Euskadin eta eragin eremuan. 306.000 lagunek egin zuten bat Betty Anne Waters filmaren aurkezpen saioarekin uneren batean.

'Goenkake' eta 'DBH'

Bestalde, ETB-1eko audientziak ere nabarmen egin zuen gora ordutegi nagusian, 'DBH'ri eta 'Goenkale'ri esker. 

'Goenkale'ren emanaldiak 102.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen, eta telesailaren atalik ikusiena izan da 2011eko azarotik. Horrez gain, bere ordu tartean nagusi izan zen euskaldunen artean, %16,3ko audientziarekin. Nabarmentzekoa da, gainera, Arraldeko istorioek gazteen artean duten arrakasta. Izan ere, 13 eta 24 urte bitarteko gazteen %19,6ak jarraitu zuen astearteko atala.

Umorezko 'DBH' telesailak, bere aldetik, bere audientzia mugak gainditu zituen %4,1ko datuarekin. Euskaldunen artean %10,7ko audientzia izan zuen, eta 13 eta 24 urte bitarteko gazteen artean %12,8.