Gauerdian
Amir Kahn-Danny Garcia, bi txapeldun aurrez aurre, 'Boxeo Izarrak'en
A.H.
EITB
Saioak eskainiko duen lehen borrokaldia pisu superarineko Munduko Txapelketa izango da.
Aste honetan, "Boxeo Izarrak" saioak aurkeztuko duen lehen norgehiagoka, pisu superarineko Munduko Txapelketa izango da. Amir Khanek zilarrezko domina eskuratu zuen Atenaseko Joko Olinpikoetan eta sei bider izan da munduko tituluaren jabe. Danny Garcia, ostera, gaur egungo txapelduna da pisu superarinean eta gerriko hori Erik Morales handiaren aurka lortu zuen. 23 borrokaldi egin ditu eta denak irabazi.
Bigarren borrokaldian, James Kirklandek eta Carlos Molinak neurtuko dituzte indarrak. Kirkland boxeolari bikaina da, baina 2003tik 2006ra bitartean kartzelan egon zen, eta horrek atzerakada eragin zion bere boxeo mailan. Hala ere, bere zenbakiak onak dira: 30 garaipen eta porrot bakarra. Carlos Molinak 19 irabazi ditu eta 4 galdu.
Azkenik, Dustin Dirks alemaniarra ikusiko dute, orain arteko 25 neurketak irabazi dituen boxeolaria. Oraingo honetan, Siproshvili georgiarraren aurka.
"Boxeo Izarrak" ostiral honetan emitituko da 00:05etik aurrera ETB-1en.