Itxi

21:30etik aurrera

'Kontuz, Atsuak!' kotxe berri baten bila, gaur gauean

A.H.

EITB

Maikrux eta Marikarmenen R12 ikusgarria hondatu egingo da eta, Pello Zabala eta Txus Jaio lagunekin, kotxe berri baten bila abiatuko dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, "Kontuz, Atsuak!"saioan, Maikruxi eta Marikarmeni euren R12 ikusgarria hondatu egingo zaie, makina bat komeria pasa beharko dituzte eta kotxe berri bila abiatuko dira. Horretarako, tailerrera eramango dute aurrena kotxe zaharra eta han gorabeherak izango dituzte. Pello Zabalarekin ere izango dira, noski; eta Pello gaixoak, R12ari bultzaka amaituko du Arantzazun behera.

Auto-stop egiten daudela, Txus Jaio agertuko da oso auto berezian, eta 'atsuak' kontzesionario batera eramango ditu. Txusekin batera, Maikruxek eta Marikarmenek Land Rover dotorea probatuko dute.

Gaur egun ekologia oso kontuan hartu behar denez, bi 'atsuek' Kutxaren Ekogunea bisitatuko dute; bertan, auto elektrikoak zer diren, nola dabiltzan eta horietako batean ibiltzeko parada izango dute.

"Kontuz, Atsuak!" gaur gauean, 21:30etik aurrera, ETB-1en.

Bideoak (1)