Gaur atalaren aurrerapena
Jessiren desagerpenaren ikerketa izango du ardatz, gaur, 'Goenkale'k
21:45ean ETB-1en emango dugun atalean ikusiko dugunez, ikerketa horrek arraldetar askorengan izango du eragina. Gainera, Malenen heriotzan izan zuen erantzukizunaz jabetuko da Esther.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Jessiren desagerpenari lotutako ikerketa izango da nagusi 'Goenkale' telesailaren gaurko atalean, 21:45ean, ETB-1en. Baina bestelako ustekabeak eta buruhausteak ere ikusiko ditugu.
Estherrek begiak zabalduko ditu Mireiari esker, eta Malenen heriotzan izan zuen erantzukizunaz jabetuko da.
Komunikabideek ezkutuan jakingo dute Jessiren desagerpenari lotuta pertsona bat atxilotu dutela, eta Arralden berehala zabalduko da atxilotutakoa Said dela. Nekane haserre bizian jarriko da, filtrazioa Ertzain-etxetik egin behar izan dutela baitaki. Ibon oso urduri jarriko da, berak eman baitzion informazioa Imanoli.
Bestalde, Kevinek Eider berreskuratu nahi izango du kosta ahala kosta, eta horretarako une egokiaren bila ibiliko da.
Ines, berriz, zalantza betean izango da. Moja izateari utzi dionetik gatazka ugari sortu zaio bere bizitzan. Baina Jon beti dauka alboan, laguntzeko prest.
Ikerketara itzulita, Ertzaintzak gero eta argiago izango du Saidek krimenarekin lotura izan duela. Gainera, froga berriak agertuko dira.