8:30ean
Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariarekin, Egun On Euskadi'n
A.H.
EITB
Iñaki Pariente de Prada agentziaren lan egiteko moduaz arituko da, eta aurrerapen teknologikoen aurrean, gure datu pertsonalak babesteko garrantziaz arituko da.
Europako datuak babesteko hitzarmena sinatu zenetik 31 urte bete direla-eta, ETB-2ko 'Egun On Euskadi' albistegiak Iñaki Pariente de Prada, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria, gonbidatu du. Asteazkenean ikusgai izango den elkarrizketan, besteak beste, bulego honen lan egiteko moduaz eta, egungo aurrerapen teknologikoen aurrean, gure datu pertsonalak babesteko beharraz arituko dira.
Bestalde, Aitor Ubarretxena, Martxelo Otamendi eta Josean Izarra kolaboratzaileek gaurkotasuna hartuko dute hizpide solasaldi mahaiaren inguruan.
'Egun On Euskadi', goizeko 08:30etik aurrera ETB-2n.