Itxi

22:30ean

Patxi Alonsok Michel hartuko du 'El Conquis 2013' eztabaida saioan

Michel, 'El Conquistador del Fin del Mundo' telerrealitate saioko lehiakide polemikoena, Patxi Alonsok aurkezten duen 'El Conquis 2013' eztabaida saioan izango da gaur, 22:30ean.

Patxi Alonsok Michel hartuko du 'El Conquis 2013' eztabaida-saioan

Patxi Alonsok Michel hartuko du gaur, 22:30ean, "El Conquis 2013" saioaren platoan. "El Conquistador del Fin del Mundo" reality-aren  azken ataletako unerik polemikoenetan protagonista izan da lehiakide uruguaitarra, eta saioko erreportarietako bat erosten ere saiatu zen. Gai ilun horren ondorioz, azkenik kanporatu egin dute. Ezkutatuko diruaz, salaketez, Piches taldean zegoen ezinegonaz, pasatu duen goseaz eta, batez ere, Manu Maritxalarrez eta hasiera-hasieratik harekin izandako harreman gaiztoaz hitz egingo du.

Michelen eta Manu Maritxalarren arteko harremana

Izan ere, Michelek gai asko argitu behar ditu Maritxalarrekin duen harremanaren inguruan: Ba al zekien uruguaitarrak azpijokoaren turku-burua izango zela? Zergatik jo du hain luze Manuk dirua berea zela aitortzeko? Piches taldeko gainerako kideek ba al zuten tranparen berri? Aste honetako solasaldiko gonbidatuak ere gai hauetaz arituko dira. Mikel Goñi, Gotzon Mantuliz, Isa Landa, Esti Pinedo eta Julen Madina izango dira tertulian.

Michelek galdutako dueluaren inguruan ere arituko dira gonbidatuak. Proba konbinatua guztiz erritmo azkar eta lehiakorrarekin hasi zen, baina azkenean ibilaldi lasaia izan zen Pumas taldekoentzat eta esketx komikoa Manu eta Michelentzat.

Gainera, saioa esklusibaz blai dator: Nola hartu zuten Conejo kanpamentura itzuli zenean? Zein konfidentzia utzi zituen Michelek Patagoniatik alde egin aurretik? Nola ikusten dituzte gainerako taldeek Piches taldearen arazoak? Gai horien guztien inguruko irudiak eskainiko ditu Patxi Alonsok, eta igandean emititutako atalaren une harrigarrienak berrikusiko ditu, hala nola Juanitok egindako immunitate izendapen ulertezina, eta ataleko esaldi onenak.

5. atalaren aurrerapena

Bosgarren atalaren aurrerapen bideoan ikusitako flash-en inguruko irudi gehiago ere eskainiko ditu "El Conquis 2013" eztabaida saioak: anbulantzia, "benetako Korta" egundoko haserrearekin, kapitainen artean eztabaida handiak sortuko dituen joko berriaren inguruko datu gehiago emango dizkigute eta, batez ere, Manu Maritxalar negar batean erakusten dituzten irudi txundigarriak ikusiko ditugu. Michelen hutsunea igartzen duelako izango al da?  Guztia argituko da asteazken gauean ETB-2n.

"El Conquis 2013", 22:30ean, "Teleberri"ren ostean, Euskal Telebistaren bigarren katean.

Informazio gehiago (1)