Itxi

22:00etan

Zabor bilketaz, 'Debatea' saioan

Klaudio Landak gidatzen duen eztabaida saioan, zabor eta hondakinen bilketa eta kudeaketaz arituko dira gaur gauean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gaueko "Debatea"n zaborra izango da mintzagai nagusia. Zabor eta hondakinen bilketa eta kudeaketaz arituko dira gonbidatuak. Atez ateko bilketa sistema, 5. kontenedorea, errauskailua…  Horien inguruko iritziak jasoko ditu Klaudio Landak gidatzen duen saioak.

Gipuzkoako zenbait herritan atez ateko bilketa sistema ezarri dute jada, eta sistemarik egokiena ote den aztertuko dute saioan; atez ateko sistema erabiltzen duten pertsonen testigantzak jasoko dituzte, horretarako. Horretaz gain, beste hainbat galdera mahairatuko dituzte:  Zein dira atez atekoaren alternatibak? Ba al dago beste sistemarik? Zer egin errauskailuarekin? Interes politikoak beste batzuei gailendu zaizkie auzi honetan? Birziklapena  aurrerakuntza iraunkorrerako aukera bakarra bada, birziklapenak edo hondakinak bereizteak derrigorra izan behar du? Ala borondatezkoa oraindik ere?

Bilketa sistemaz gain, sortzen dugun zaborra ere izango da hizpide. Zabor gehiegi sortzen al dugu? Zer egin dezakegu hondakin gutxiago sortzeko?

Marian Beitialarrangoitia, Santi Reyes, Maria Eugenia Agirrezabal, Denis Itxaso, Zero Zabor plataformako kideak eta Atez Atekoaren kontrako Plataformako kideak izango dira aste honetako solaskideak. Gainera,  Iñaki Errazkinek, Gipuzkoako Ingurumen eta Lurralde Antolaketako diputatuak, zaborren inguruko nondik norakoak argitu eta Aldundiaren intentzioen berri emango du.

"Debatea" 22:00etan izango da ikusgai, gaur gauean ETB-1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)