Begoña Zubietak aurkeztuta
Rafael Bengoari elkarrizketa, osteguneko 'Forum' saioan
A.H.
EITB
Obamaren administraziorako aholkulari bezala biziko duen erronka berriaz hitz egingo du Osasun sailburu ohiak.
Rafael Bengoa, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, ETB-2ko "Forum" elkarrizketa saioan izango da gonbidatu ostegun honetan. Begoña Zubietak haren ibilbide politikoak biziko duen erronka berriaz galdetuko dio. Izan ere, Barack Obamaren Administraziorako aholkulari izendatu berri dute Bengoa, eta EEBBan burutu nahi den osasun sistemaren aldaketa prozesuan lagunduko du, bereziki, gaixotasun kronikoei dagokienez. Bengoak, gainera, beste herrialdeetarako aholkulari lanak egingo ditu, besteak beste, Grezian, Europak eskatutako emaitzak lortzeko, murrizketa gogorrak egitera behartu baitute herrialdea.
"Forum" ostegun honetan emitituko da goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.