23:30ean
Neguko festa eta tradizioak, gaur gaueko 'Harian' saioan
A.H.
EITB
Oihane Mateos euskal etxeetan sartuko da, neguko ohitura eta ospakizun hauek gertutik ezagutzera.
Neguan hainbat festa eta tradizio ospatzen dira eta, urteetan zehar aldatu izan diren arren, oraindik ere pisu handia dute gure neguko egutegian. Igandean, San Blas eguna dela eta, 'Harian'ek ospakizun eta tradizio hauek gerturatuko dizkigu: San Blas opilak eta erroskillak prestatu, Santa Ageda bezperan errondan atera, edota babarrun eta gaztain jana egin. Oihane Mateos euskal etxeetan izango da ohitura eta tradizio hauek gertutik jarraitzeko asmoarekin.
'Harian' gaur gauean emitituko da 23:30etik aurrera ETB-1en.