Itxi

Audientzia oharra

ETBk %14ko audientzia izan du urtarrilean

A.E.

EITB

'El Conquistador del Fin del Mundo' eta 'Teleberri' lider izan dira urtarrilean.

El Conquistador del Fin del Mundo

Sasoitsu hasi du hilabetea ETBk. Telebista kate multzoak %14ko audientzia eskuratu du urtarrilean. ETB-2k %10,7ko emaitza lortu du; bigarren katea izan da Euskadin, TVEren La 1ren atzetik. 2009n zituen datuen parean jarri da ETB-2. 2010eko martxotik hona bere emaitzarik altuena da. Horrez gain, %2,2ko emaitza du ETB-1ek, abendukoari eutsiz; %0,7 ETB-3k, eta 0,3% ETBK Sat-ek.

Urteko hastapen honetan, 'Teleberri'k lider postua sendotu du, %18ko datua lortuz. Horrez gain, 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioak %22,1eko audientzia du bataz beste eta igandero saiorik ikusiena da.

'Euskadi Directo'ren marka

Errekor hilabetea izan da 'Euskadi Directo'rentzat: inoizko hilabeterik ikusiena izan da. EAEn eta eragin esparruan bataz beste 93.000 lagunek ikusi dute saioa eta 172.000ko audientzia metatua izan du.

ETB-1en, kirol eta Danborradaren gisako emankizun bereziez gainera, euskaldun artean oihartzun gehien izan duten saioak 'Goenkale' (%12,5 eta 76.000 ikus-entzuleko audientzia metatua) eta 'Kontuz, Atsuak!' (%6,8 eta 122.000 ikus-entzuleko audientzia metatua).

'Gracias, Petrov!'ek harrera hona

ETB-2n bart estreinatu zen 'Gracias, Petrov' dokumental sortak %11,2ko audientzia izan zuen eta 111.000 ikus-entzule, bataz beste. Halaber, 300.000 lagunek egin zuten bat, azken hiru hamarkadetako historia errepasatzen duen saioaren lehen atalarekin.