Itxi

Urtemuga

'Euskadi Directo'ren 3. urtemugako saio berezia, gaur, ETB-2n

A.E.

EITB

Reyes Pradosek gidatuta, programaren jaiotzaren lekuko izan zirenekin egon eta hasiera haietan bisitatutako lekuetara itzuliko dira, 20:00etan.

'Euskadi Directo' saioak, hiru urte

2010eko otsailaren 8a. Astelehena. 'Euskadi Directo' lehen aldiz sartu zen euskal etxeetan, errealitaterik hurbilenareren berri  emateko.

Harrez geroztik hiru urte pasa dira; 1.267 saio, 12.800 erreportaje eta 3.170 zuzeneko konexio baino gehiago egin dituzte. 35 pertsonako lantaldeak egin du saioa; eta bi oinarrizko helburu izan dituzte ardatz: entzutea eta harritzea. Hiritarrek esateko dutena entzun, eta audientzia harritu, Euskadirik ezezagunena erakutsiz.

"Aquí, en Euskadi Directo" esaldia saioaren ikur bilakatu da, eta hiritarrak izan ditu beti protagonista; esaldi hori esateko Euskadin barrena, zoko guztietara bidaiatu du lan-taldeak.

Eta denbora guzti honetan, istorioak bilatzetik istorioak jasotzera pasa da 'Euskadi Directo'. Pertsona asko dira egunero programarekin harremanetan jartzen direnak,  zerbait salatu edo partekatzeko; hasieran, erreportari baten bisita izateak harritu egiten zuen jendea; orain, berriz, laguntzera datorren pertsonatzat du jende askok erreportari hori.

Une zailak, muturreko egoerak, zailtasunak... bizi dituzte. Baina emozioa, umorea eta ospakizunak ere egon dira.

Hiru urte geroago, ostiral honetan, 'Euskadi Directo' berezi bat egongo da eta, bertan, programaren jaiotzaren lekuko izan zirenekin egongo dira eta bidea hasi zuten lekuetara itzuliko dira. Eta zuzenean izango da.

3. urteurreneko 'Euskadi Directo' saio berezia 20:00etan hasiko da ETB-2n, Reyes Pradosek gidatuta.

Informazio gehiago (1)