Kultur albisteak
Kerobia taldearen disko berria ezagutuko du 'EITB Kultura'k asteon
A.A.
EITB
Ramon Lazkano konpositorea eta 'Blackie & Kanuto' animazio-filma ere protagonista izango dira. Gaur gauean ETB-1en eta ETB-2n, eta ostiralean, ETB-3n.
Musika izango dute abiapuntu aste honetako 'EITB Kultura' saioan, Supernova Kerobia taldearen disko berriarekin. Diziplina anitzeko lana osatu dute nafarrek, musika arte plastikoekin, ilustrazioekin eta ikus-entzunezkoekin uztartuz. Julen Iztueta, Maite Gurrutxaga eta Carles Garcia izan dituzte bidelagun.
Ramon Lazkano konpositoreak ere lan berria du eskuartean: Laboratorio de tizas. Jorge Oteizaren 'Laborategi esperimentala' oinarri hartuta osatu duen musika bilduma ezagutzeko parada izango dugu.
Hurrengo protagonista, datorren ostiralean zine aretoetan estreinatuko den Blackie & Kanuto animazio-filma dugu. Baleuko etxeak ekoiztu duen abentura komedia honetako protagonistak Blackie ardia eta Kanuto txakurra dira. Ilargira bidaia eta ametsak beteko irria ditu ardatz.
Azkenik, Gasteizko Artium museoan sartu-irtena egingo dute, Katarina Zdjelar artista serbiarraren 'Of more than one voice' erakusketa ezagutzeko. Ahotsen inguruko hausnarketara dakarkigu.
'EITB Kultura' astelehen gauean dago ikusgai ETB-1en eta ETB-2n, eta ostiral gauean ETB-3n.