Audientzia oharra
'El Conquistador' saiorik ikusiena izan zen bere ordutegian
A.E.
EITB
348.000 jarraitzaile izan zuen atzoko atalak Julenen kanporaketarekin.
'El Conquistador del Fin del Mundo'ren seigarren atala saiorik ikusiena izan zen bere ordutegian. Atzo eskainitako atalak %18,3ko audientzia izan zuen eta 161.000 ikus-entzule bataz beste, EAEn eta eragin esparruan. Atalarekin 348.000 lagunek egin zuten bat uneren batean. Julenek etxerako bidea hartu zuen Ibairen aurka duelua galdu ondoren.
Bestalde, 'Euskadi Directo' saioak joan zen astean %14,5 eta 112.000 ikus-entzule izan zituen bataz beste. 208.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen, gainera. Ostiralean, berriz, hirugarren urteurrena ospatzeko saio bereziarekin %14,6ko audientzia lortu zuten eta 262.000 ikus-entzuleko audientzia metatua harrapatu zuten.
Pilota, igandean lider bere tartean
Bikote Txapelketak ere emaitza aipagarria izan zuen igandean ETB-1en. Emanaldirik ikusiena izan zen bere ordutegian: Irujo-Zabaleta eta Titin III-Merino IIren arteko partidak %16,8ko audientzia zatia izan zuen eta euskaldunen artean %24,7ra iritsi zen. Halaber, neurketak 163.000 ikus-entzule izan zituen bataz beste, eta 300.000 lagunek egin zuten bat partidarekin uneren batean.
Azpimarragarria Vitoria-Gasteizen jokatutako saskibaloiko Errege Kopako txapelketak ETB-1en lortutako emaitzak: Cajal Laboral eta Cai Zaragozaren arteko partidak 236.000 jarraitzaile izan zituen ostegunean; Gran Canaria-Uxue Bilbao Basket neurketak, ostiralean, berriz, 269.000 laguneko audientzia metatua.