ETB-2n
Julenen duelua eta berri fresko-freskoak, gaur "El Conquis" saioan
Gaurko saioan berri fresko-freskoak emango dituzte: Lehenengo fasearen amaiera, kapitainen azken jokoa, immnunitate jokoa eta duelua. Gainera, Julen Patxi Alonsorekin izango da platoan.
Aldaketak egongo dira "El Conquistador del Fin del Mundo" saioko hurrengo atalean, eta gaur gauean, Patxi Alonsok aldaketa horien berri emango du "El Conquis 2013" saioan. Hurrengo igandean Piedra Paradako fasea bukatuko da eta kapitainen arteko azken jokoa izango da. Saioan ere Immunitate jokoa ikusi ahal izango dugu, eta ondoren, batzarra eta duelua.
Kapitainen arteko lehian Jose Luis Korta eta Manu Maritxalar berdinduta daude, lehiakide kopuru berdinak galdu baitituzte. Juanito eta Blanca lasaiago egon daitezke. Gaur gauean, kapitainen arteko lehia horren aurrerapen bat emango dute, igandean lauetatik batek abentura utzi baitezake.
Gaurko eztabaidan Julen izango da protagonista nagusia. 6. ataleko dueluan Ibai atera zen garaile eta saioan, bien arteko lehia aztertuko dute David Seco, Gotzon Mantuliz, Mikel Goñi, Julen Madina, Esti Pinedo eta Isa Landa solaskideek.
Aurrerapenen artean, Kortak bere taldeko lehiakide batekin izango duen liskarra eta Juanitok Aissarekin izan zuen eztabaidaren irudiak izango dira.
Piches taldean egin zuten suaz eta Manu Maritxalarrek momentu honetan duen zorte onaz hitzegiteko Mari Carmen lehiakidearen semea izango da.
Horrez gain, saioko esaldirik xelebreenak, aurrerapenak eta Julenen konfidentziak eskainiko ditu saioak.
"El Conquis 2013" gaur emitituko dute, 22:30ean, "Teleberri"ren ostean, Euskal Telebistaren bigarren katean.