Begoña Zubietak aurkeztuta
Haur minbizia hizpide, ostiraleko 'Forum'en
A.H.
EITB
Begoña Zubietak Aurora Navajas Gurutzeta Ospitaleko Pediatria zerbitzuko Haur Onkologia Saileko burua elkarrizketatuko du.
Ostiral honetan, Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta ETB-2ko "Forum" elkarrizketa saioak Aurrora Navajas medikua izango du gonbidatu. Gurutzeta Ospitaleko Pediatria zerbitzuko Haur Onkologia Saileko burua da Navajas.
Gonbidatuak, haur minbiziaren gaineko hainbat datu emango ditu eta gaixotasunari aurre egiteko dauden neurri eta tratamenduak aipatuko ditu. Aipatzekoa da gainera, azkeneko EITB Maratoiak haur minbiziaren ikerkuntzarako dirua bildu zuela, arrakastatsu gainera.
"Forum" ostiral honetan emitituko da goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.