Gaur
Txirrindularitza denboraldia hasiko da ETBn
A.A.
EITB
Belgikako Omloop Van Het Nieuwsblad proba eskainiko da zuzenean 15:00etatik aurrera.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Txirrindularitza emankizunei ekingo die Euskal Telebistak gaur. Belgikako Omloop Van Het Nieuwsblad probak zabalduko du denboraldia eta datozen hilabeteetan beste hainbat proba izango dira ikusgai, hala nola, Euskal Herriko Itzulia, Italiako Giroa, Romandiako eta Suitzako itzuliak eta Donostia-Donostia Klasika. Zuzeneko emankizunak ETB-1en eta eitb.com-en jarraitu ahal izango dira, eta bigarren emanaldi bat izango dute ETBKn. Pedro Mari Goikoetxeak, Fermin Aramendik eta Alfontso Arroiok osatuko dute esatari taldea, eta Xabier Usabiaga adituak egingo ditu komentario teknikoak.
Flanders Classics izenarekin ezagutzen diren Belgikako egun bateko klasiketan lehena da larunbat honetan eskainiko den Omloop Van Het Nieuwsblad. Aurrerago jokatuko dira Across Flanders (martxoak 20), Gent-Wevelgem (apirilak 24), Flandriako Tourra (martxoak 31), Schelde Price Schten (apirilak 3), Brabands Arrow (apirilak 10) eta Paris-Brussels (irailak 7).
Apirilaren 1etik 6ra bitartean Euskal Herriko Itzulia izango da ikusgai eta uztailaren 27an Donostia-Donostia Klasika. Bestalde, Lizarra, Amorebieta, Ordizia eta Getxoko lasterketen laburpenak eskainiko dira.
Italian barrera jokatuko diren proben artean erregina Italiako Giroa izango da, maiatzaren 4an hasi eta 26an amaituko dena. Lehenago, martxoaren 6tik 12ra, Tirreno-Adriatico izango da jokoan. Halaber, Strade Bianche (martxoak 2), Roma Maxima (martxoak 3), Milan-San Remo (martxoak 17) eta Lonbardiako Itzulia (urriak 6) zuzenean jarraitu ahal izango dira Euskal Telebistan.
Romandiako Itzuliak (apirilak 23-28) eta Suitzako Itzulia (ekainak 8-16) osatuko dute behin behineko emanaldi zerrenda hau,