Itxi

8. atala

Mari Carmen joan da; bat gutxiago, Piches taldean

I.A.

Leonen kontrako duelua galdu ostean, Mari Carmenen abentura bukatu egin da. Alex eta Conejo Cóndores taldeko kide dira orain, eta Pepe Pumas taldekoa.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Abenturako azken kanporatua Mari Carmen Galdakaoko funtzionario maitagarria izan da. Cóndores taldeko kide zela utzi du abentura, baina denok dakigu bihotzez Piches taldeko kidea zela Mari Carmen. Picheseko hiru kide ohi besterik ez dira gelditzen: Pepe Pumas taldean, eta Alex eta Conejo Guanacos taldean. Guanacos taldeak immunitate jokoa irabazi du, eta bi neskak aukeratu ditu. Cóndores Juanitoren taldeak immunitate jokoa galdu duenetik, nahiko argi zegoen Mari Carmen proposatuko zutela duelura joateko. Aurreko edizioetako martxa hartu du "El Conquistador del Fin del Mundo" saioak, eta kapitainentzat ez da komeni ausartak izatea eta duelura taldekide indartsuak bidaltzea. Orain, taldekide ahulenak kanporatzea da helburua. Juanitok Aissa hautatu du bileran, eta Cóndores taldekoek Mari Carmen aukeratu dute aho batez, duelura joateko. Guanacos taldeko kideek Leon aukeratu dute duelura joateko, eta Pumas taldeko indartsuak zalantzarik gabe hautatu du aurkari ahulena; halere, Aissak ez du oraindik bere indarra erakutsi.

Ongi hasi bada ere, duelua zaildu egin zaio Leoni; izan ere, banderari eusten saiatzen ari zela, uretara erori da, eta duelua irabazteko beharrezkoak zituen mailak zutoinaren goiko aldean gelditu zaizkio. Dena den, Mari Carmen emakume zintzoa da, eta, berak norgehiagoka irabaztea ezinezkoa zuenez, bere mailak oparitu dizkio Leon lehiakideari. Jokaera horrek agerian uzten du amatxoa zelakoa den. Hala ere, Leon ez da gehiegi fidatu beharko aurrerantzean jokoetan eta dueluetan; izan ere, ez du "samariar onik" izango lehiakide bezala. Leonek duelua irabazi du eta Mari Carmen badoa.

8. atalean fase berri bati ekin dio saioak, eta kokaleku berriak ezagutu ditugu. Patagonia idorra alde batera utzi dute, eta mendietara joan dira. Guanacos taldekoen kanpamentu aberatsa mendi elurtuz inguratutako etxola bat da; inguruan ibaia dauka, eta leku bukoliko batean dago. Pumas taldearen kanpamentu txiroa aintzira baten ertzean dago, baina naturaren elementuak besterik ezin dituzte erabili txabola eraikitzeko. Juanito eta konpainia gauez iritsi dira uhartera. Ezin dira bertatik irten, eta ezin dute surik egin, segurtasun neurriak direla eta. Cóndores taldeko kideak isolatuta daude: jokoetan parte hartzeko eta bileretara joateko besterik ezin dira bertatik atera.

"El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren fase berriak beste gai batzuk ere ekarri dute berekin; nola integratuko dira Piches taldeko kide ohiak talde berrietan? Badirudi Pepe berpiztu egin dela taldekide berriekin, eta Alex eta Conejo elkarrekin daude. Neskek, behintzat, immunitate proba irabazita hasi dute fase berria, Kortak elurretan zuloak egiteko duen eskarmentuari esker.

Bideoak (10)

Informazio gehiago (1)