Itxi

Gaur gauean

Danny Garcia-Erik Morales borrokaldia, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, beste bi neurketa ikusgarri eskainiko du saioak: Omar Figueroa eta Dominic Salcidoren arteko pisu arineko norgehiagoka, eta Jack Culcay eta Frederic Serreren artekoa.

Argazkia: EFE

Aste honetako "Boxeo Izarrak" saioak pisu superertaineko munduko txapelketako borrokaldi bikaina eskainiko du. Alde batetik, Danny Garcia, boxeolari gaztea, orain arteko 24 borrokaldiak irabazi dituen mutila izango dute, eta bestetik, Erik Morales mexikarra, bestea baino 12 urte zaharragoa eta 19 aldiz munduko txapeldun izandakoa. 2012ko Martxoan neurtu zituzten indarrak lehen aldiz eta Danny Garcia nagusitu zen puntuetara.

Ondoren, pisu arineko norgehiagoka bat eskainiko du saioak: Omar Figueroa eta Dominic Salcidoren artekoa, hain zuzen. Boxeolari ikusgarriak dira biak ere. Jarraian, Jack Culcay alemaniarrak Frederic Serre frantziarraren aurka borrokatuko da, superwelter pisuko Kontinentearteko gerrikoa jokoan dagoela. Azkenik, joan den ostiralean, Sergio Sanchez gasteiztarrak jokatu zuen Europako Kick-boxing txapelketa.

"Boxeo- Izarrak" 00:05etik aurrera dago ikusgai ETB-1en.