Itxi

Goizeko 08:00etan

Elikagaien Bankuari buruz hizketan, osteguneko 'Forum'en

A.H.

EITB

Begoña Zubietak Luis Crovetto, boluntario elkarte honetako kidea elkarrizketatuko du.

Luis Crovetto, Bizkaiko Elikagaien bankuko kidea da, eta ostiral honetan, ETB-2ko "Forum" elkarrizketa saiora hurbilduko da elkartea  hartzen ari den garrantzia hizpide hartuta. Boluntarioek egiten duten lanari esker, hainbat familiak beharrezkoak dituzten elikagaiak jasotzeko aukera dute. Gaur egun, gainera, krisi ekonomikoaren egoera larritzen doan heinean, geroz eta familia gehiagok jasotzen dituzte elikagaiak banku horretan.

"Forum" ostegun honetan izango da ikusgai, goizeko 08:00etatik aurrera. ETB-2n.