Astelehen gauean
Gariren lan berria aurkeztuko digu 'EITB Kultura' saioak
A.a.
EITB
Bakarkako zazpigarren lana kaleratu du legazpiarrak: Ez da amaiera.
Gariren disko berria izango dute abiapuntu aste honetako "EITB Kultura" saioan. Legazpiarrak bakarkako zazpigarren lana atera du argitara, Ez da amaiera, Borja Barrueta eta Jon Piris musikariak bidelagun dituela. Zuzenean arituko da datorren martxoaren 22an Idiazabalen eta 23an Bermeon.
Antzerkigintzan, Naturaleza muerta en una cuneta obrari erreparatuko diote. K Producciones ekoiztetxeak eta Arriaga Antzokiak sortutako lanak gazte baten hilketa kontatzen du. Protagonistek azalduko dituzte xehetasunak.
Ertza antzerki eta dantza konpainiaren N.A.N. ikuskizunaz ere jardungo dira. Iñar Sastre pianistaren musika hartu du oinarri Asier Zabaleta dantzari eta koreografoak lan hau sortzeko. Dferian estreinatu aurretik mintzatu dira berarekin, sorkuntza prozesua nolakoa izan den jakiteko.
Moda kontuekin agurtuko dute aste honetako saioa. Gasteiz On pasarelan aurkeztuko diren sortzaile berriekin egongo dira: Ana Oj enpresakoekin, Joana Mateo-Lopez bilbotarrekin eta Amaia Albes arrasatearrarekin.
"EITB Kultura" gaur emango da ETB-1en eta ETB-2n, eta ostiral gauean ETB-3n.