11. atala
Kortaren azken-aurreko handikeria, igandean, 'El Conquistador' saioan
Aste honetan arrantza-aparailuak izango dira protagonista nagusiak. 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioa, igandean, 22:15ean, egongo da ikusgai ETB-2n.
Kortak estutasunean jarri nahi ditu besteak, batez ere, saioko arduradunak. Aste honetan arrantza-aparailuak izan dira protagonista nagusiak. Arrantza-apariluak kanpamentu aberatsarenak dira, baina Kortak ez ditu itzuli nahi. Guanacos taldearen barruan haserrealdi horiek berretsi egiten dutela uste du, baina horrekin guztiarekin taldearen harmonia hausten ari da.
Bestalde, Blancaren taldea poz-pozik bizi da. Talde gorria kiroltasunaren eredu da.
Azkenik, Juanito ezohiko lasaitasunarekin jarraitzen du. Baina nork daki, "El Conquistador del Fin del Mundo" saioan gauzak goitik behera alda daitezke begien itxi-ireki batean.
"El Conquistador del Fin del Mundo" saioa, igandean, 22:15ean, egongo da ikusgai ETB-2n.