Itxi

Gaur goizean

Jon Darpon Osasun sailburuari elkarrizketa, 'Egun On Euskadi'n

A.H.

EITB

Gonbidatua bere departamenduaren kudeaketaz eta 2013rako helburuez arituko da.

Jon Darpon, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, ETB-2ko 'Egun On Euskadi' albistegian izango da gaur goizean gonbidatu. Vanessa Sanchezek Osasun Sailaren kudeaketari buruzko galderak egingo dizkio. 2013rako dituen helburuez ere jardungo du Darponek.

Horrez gain, Alfredo Retortillo, Pilar Kaltzada eta Josean Izarra solaskideak egun-eguneko gaien inguruan arituko dira.

'Egun On Euskadi' goizeko 08:30etik aurrera ikusgai, ETB-2n.